Gozatu sukaldaritza tradizionalaren eskaintza paregabeaz Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean
Pikoketa Jatetxea
Ongi etorri Pikoketa Jatetxera. Etxeko zapore guztia duten plater tradizionalak eta kalitate gorena preziorik onenean bermatzen duten produktu freskoak dastatzera gonbidatzen zaitugu.
Hurbil zaitez naturara familia eta lagunekin batera, inguruko paisaia ikusgarriez eta bertan bizi diren animalia-espezieez gozatzen. Bestela, Aiako Harria Parke Naturalean zehar gurutzatzen diren mendi-bide ugarietako batetik ibil zaitezke, eta ondoren Pikoketan merezitako bazkari batez gozatu. Ahaztezina izango den egun paregabea igaroko duzu.
Taberna-zerbitzua ere badugu, plater konbinatuak, anoak eta ogitartekoak eskainiz, baita terraza bat ere, ikuspegi ezin hobeekin, lasaitasunez atseden hartzeko.
Zatoz betiko janariaz gozatzera, giro hurbil eta atsegin batean, naturaren erdian. Zure zain gaude.